PENTAGRAMA

PENTAGRAMA
Powered By Blogger

domingo, 11 de diciembre de 2011

Kaixo berriro ere!

Gaurko sarrera honetan gorputz atalak ikasteko kanta berri bat erakutsiko dizuet. Abesti honen izenburua, "Txiki-txikia" da. Haurrek ikastoletan askotan abesten duten kanta hau gorputz atal desberdinak izendatzen ditu eta horrela zuen seme-alabek ikasi egingo dituzte.

Hona hemen abestiaren letra:


Txiki txiki txikia, ikusten naiz kalean
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko, Bi belarri entzuteko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Ahoa dastatzeko, sudurra usaintzeko,
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Eskuak ukuitzeko, bi oinak ibiltzeko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Burua pentsatzeko, bihotza maitatzeko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.



Eskerrik asko berriro ere blog hau bisitatzeagatik.
AGUR  BESTE BAT ARTE!!
Olaia

sábado, 3 de diciembre de 2011

EUSKARAREN EGUNA!

Gaurko sarrera hau, egun berezia delakoan egiten dut.
Euskararen eguna dugu gaur ospatzeko! Abesti polita etortzen zait burura: "BEHIN BETIKO"!
Hemen letra usten dizuet:

Behin betiko, behin betiko 
sinple bezain tinko, 
ez dugu etsiko! 
Behin betiko, behin betiko 
sinple bezain tinko, 
EUSKARAZ ETA KITTO!


Etxean eta kalean 
berdin-berdin jolasean, 
eskolan, lanean, 
borrokan eta pakean. (tristuran eta pozean)
Dakitenek erabiliz, 
ez dakitenek ikasiz, 
herri bat osaturik 
euskaraz nahi dugu bizi.


Hasi etxetik eta kalera, 
hasi kaletik eta etxera, 
martxan jarri da lege berria: 
Euskaraz Euskal Herrian.


Baina ez hori bakarrik, gaur ere nire urtebetetzea da!!!!! Horregatik, hurrengo bideoa ere ipini dizuet, ez da beti abesten dugun "Zorionak zuri" kanta, Kaxianoren "ZORIONAK" kanta baizik.

Zuen gustukoa izatea espero dut!


Gaur urteak betetzen dizuzten guztiontzako! : )

Onso ibili!!!!

jueves, 1 de diciembre de 2011

GABON KANTAK!

Badator badator Gabon garaia!
Eta aukera paregabea dugu haurrekin kantetan egoteko, horretarako hona hemen Gabon kanta pila dituen liburuzka bat.

http://issuu.com/ibarrekolandatarrak/docs/gabon_kantak_-_villancicos

jueves, 24 de noviembre de 2011

XALALA RIKI-RIKI

kaixo!!


Gaur, dutxara sartu eta abesten hasi naiz. Orduan, hauxe etorri zait burura: "abesti hau nire blogean jarriko dut". Ba ahal dakizue zein abesti den?? Hori da bai! Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Xalala riki-riki".


Hauxe da letra:


Xalala!
Riki riki!
Xalala!
Riki ri!
dutxan dardaraka
ur hotzarekin.

Hartu esponja ta xaboitu
burua busti
igurtziz garbitu
zilbor ta titi
Jira bira ipurdia
mugitu beti
bi oinetan bukaera
ez dago gaizki.
 

Bideoa ere ipiniko dizuet, abesti hau dantzatu ahal izateko!!



Kanta honekin ondo pasatzea espero dut, eta zuen seme-alabekin gaurtik aurrera dutxa hartzean gehiago disfrutatuko duzuelakoan nago!!

Ondo segi eta hurrengo sarrerarte!!!

martes, 22 de noviembre de 2011

domingo, 20 de noviembre de 2011

ongi etorria!!

kaixo eta ongi etorri nire blogera!

Blog honetan haurrentzako kantei buruzko nformazioa eskainiko dizuet.

Bloga ahal dudan guztietan berrituko dut eta zuek zerbait behar baldin baduzue, esan eta laguntzen saiatuko naiz ahal dudan kezka guztietan.

Sarrera honetan "Sorgina pirulina" kanta ezaguna ipiniko dizuet, zuek haurrekin batera abestu ahal izateko.

Besterik gabe, blog hau zuen gustukoa izatea espero dut eta sarritan bisitatzera.

BESTE BAT ARTE!